“Jende nagusia ez ezik, gazteak ere bertaratzen dira azokara”

Erredakzioa 2014ko abu. 22a, 17:00

IDOIA TEMPRANO RUIZ (1963, Laudio) Kilkerrak koadrilakoa da. Baserritar Eguneko azoka antolatuko dute koadrilako kideek.

IDOIA TEMPRANO RUIZ (1963, Laudio) Kilkerrak koadrilakoa da. Baserritar Eguneko azoka antolatuko dute koadrilako kideek.

Tradizio handikoa da Baserritar Eguneko azoka. Zein da tradizioaren jatorria?
Jatorria ez nizuke zehazten jakingo. Iazkoa guk azoka antolatu genuen 25. aldia izan zen, baina gu baino lehen beste koadrila batek antolatzen zuen. Antolakuntza gure gain hartu genuenean koadrila horrek 6-7 urte zeramatzan jada antolaketan.

Zer nolako bilakaera izan du azokak?
Antolaketa aldetik “sota-zaldi-errege” izan da beti. Bilakaerarik egotekotan postuen nolakotasunetan egon da. Orain dela 25 urte postu gutxiago zeuden eta baserri eta artisautza munduak presentzia handiagoa zeukan. Azken urte hauetan gaztagintzak eta euskal pastelak protagonismo gehiago hartu dute, eta artisautzak ere nabarmen egin du gora.

Koadrilen Egunaren osteko goiza izanda, zer da nagusi azokan, jende nagusia edo gazte gaupaseroak?
Denetarik. Gehiena egia da jende nagusia dela, baina badaude koadriletako gazteak ere. Horrek asko harritzen gaitu: aurreko eguna koadrilena izanda eta oraindik asteburu osoa igarotzeke egonda jende gaztea azaltzea.
 
Eta zer egiten dute herritarrek azokan gehiago, ikusi edo gosaldu?
Jende nagusiak badu ortuko produktuak, euskal pastela edota gazta erostera joateko joera. Gazteagoek, berriz, talora edo aurten egingo ez dugun txakoli eta sagardo dastaketara zuzentzen dira gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide