Laudioko bi pertsona erail dituzte labankadaz Laredon

Erredakzioa 2014ko abu. 17a, 23:01

Laudioko bi herritar erailak izan dira Laredon labankadaz. Igande arratsaldeko azken orduetan jazo da erasoa Laredoko hondartzan, 18:30ak aldera. Udaltzaingoak ustezko hiltzailea atxilotu du -M.I.R.- eta Bilbokoa da.

Laudioko herritarrak 42 urteko emakume bat -Mercedes García Baliño- eta bere aita -Gabino García García- 70 urtekoa dira. Emakumea lepoan zituen zaurien ondorioz berehala hil da. Epaileak 20:00etan berretsi du zendu dela. Bere aita Valdecillas ospitalean ere hil da, beranduago.

Laudioko Udalak Ertzaintzarekin jarri da harremanetan eta poliziak adierazi dio printzipioz ez dutela uste gertakariak harremanik duen genero indarkeriarekin, antza erasotzailea eta biktimek ez baitzuten elkar ezagutzen, Suezian bizi baitzen Mercedes García Baliño. Informazio horien harira ez da genero indarkeriaren aurkako protokolorik abiatuko.

Laredoko Udalak ez ohiko udal osoko bilkura eta elkarretaratzea egingo du gertakaria salatzeko gaur.

Laudioko Udalak gertatutakoa gaitzetsi du

Laudion, ordea, jaiak direla eta ordezkari guztiak ez daude. Hala ere, gaur goizean Udal Osoko Bilkuraren batzordea elkartu denez, gaia jorratu dute talde politiko guztiek eta bere elkartasuna adierazi diote biktimen senideei. Gainera gertakariak gaitzetsi dituzte.

Hileta

Hileta asteazkenean izango da Jehovaren lekukoek Laudion daukaten egoitzan. 18:30ean hasiko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide