Untxi eta tortilla gastronomia lehiaketaren 36. edizioa larunbatean

Txabi Alvarado Bañares 2014ko abu. 20a, 11:11

1976. urtea da. Laudioko Rakatapla koadrilako zortzi kide Logroñoko San Mateotan daude, eta ez nagikerietan, Txuletilla Txapelketan parte hartzen baizik. Norgehiagoka horren funtsa sinplea da: txuletilla gehien jaten dituenak irabazten du. Bertan parte hartzeak, baina, ez die laudioarrei jateko gogoa kendu. Herrira itzuli direnerako badute ideia buruan: “zergatik ez dugu Laudion halakorik antolatzen?”. 

1976. urtea da. Laudioko Rakatapla koadrilako zortzi kide Logroñoko San Mateotan daude, eta ez nagikerietan, Txuletilla Txapelketan parte hartzen baizik. Norgehiagoka horren funtsa sinplea da: txuletilla gehien jaten dituenak irabazten du. Bertan parte hartzeak, baina, ez die laudioarrei jateko gogoa kendu. Herrira itzuli direnerako badute ideia buruan: “zergatik ez dugu Laudion halakorik antolatzen?”. 

Hasierako ideia hartatik gauzatu zena ez zen Logroñokoa bezain txapelketa basatia izan. Gastronomi lehiaketa “klasikoago” bat antolatu zuten Rakataplakoek: Untxi eta Tortilla txapelketa. 1977ko lehen edizioan Rakataplako lau kidek parte hartu behar izan zuten, parte-hartzaile baino sari gehiago baitzeuden, baina txapelketak “pixkana-pixkanaka” garrantzi handiago hartu zuen, gaur egun arte.

Guiness errekorra

Gastronomi Lehiaketak parte hartze handia duela eztabaidaezina da. 2003. urteko edizioan argi ikusi zen: 350 tortilla eta beste horrenbeste untxi aurkeztu ziren, Guiness errekorra gainditzeko behar adina. “Tamalez, notarioa eta telebista ez ziren bertaratu”, oroitu du Rakataplako kide den Ekhiotz Bilbaok, “eta horregatik marka-haustea ez zen ofizialki jaso”.
Untxi txapelketa jaien baitan egiten bazen ere, azken urteetan jaien bi zatien arteko larunbatean egin izan dute. “Gure lehentasuna larunbatetan egitea da, bestela jende askok ezin du parte hartu, lan kontuak direla eta”.

Larunbatean, abuztuak 23 ospatuko da 36. edizioa

San Roke jaietako etenaldian ospatuko da aurtengo Gastronomi Lehiaketa. Parte-hartzaileek goizeko 8etatik aurrera hartu ahal izango dute euren lekua Zumalakarregi etorbidean, eta ohi bezala, izen-ematea doakoa izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide