Bi laudioarren ustezko hiltzailea espetxeratu du epaileak

Erredakzioa 2014ko abu. 19a, 19:36

Laredon Laudioko bi herritar erailtzeagatik atxilotu duten pertsonak Marqués de Valdecilla ospitalean egin du azterketa psikiatrikoa eta gero epaitegira deklaratzera eraman du Guardia Zibilak. Deklarazioaren ostean Laredoko Instrukzioko 1. zenbakiko Auzitegiko epaileak akusatua espetxeratzea erabaki du. Behin behineko espetxealdia da baina ezingo du ekidin fiantza ordainduz.

Hedabideek zabaldu dute atxilotuak -M.I.R.- zortzi aldiz atxilotua izan dela aurretik: mehatxuak, kalteak, agintarien aurkako atentatua eta urruntzeko aginduak apurtzeagatik.

Poliziak oraindik ez daki zergatik erail zituen bi laudioarrak ustezko erasotzaileak, loturarik ez baitu aurkitu. Nahiz eta urruntzeko aginduak apurtu dituen, Guardia Zibilak guztiz baztertu du genero indarkeria.

Gertakaria argitzeko epaileak lekukoen adierazpenak jasotzen hasiko da. Sumarioa ez da sekretupean egongo.

Hileta

Mercedes García Baliño eta Gabino Garcíaren hileta bihar izango da Jehovaren lekukoek Laudion daukaten egoitzan. 18:30ean hasiko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide