Zezenketak: Diru eta zekor murrizketa

Erredakzioa 2014ko abu. 17a, 09:34

Diru eta zekor gutxiago. Hori da duela bi urtetik hona Laudioko Jaien zezenketetan egon den aldaketa. Lehen Mazantini elkarteak udalari zezenketak antolatzen laguntzen zion, baina iaz udalak enpresa bat kontratatu zuen zezenketak antolatzeko, eta aurten ere hala egingo du.

Diru eta zekor gutxiago. Hori da duela bi urtetik hona Laudioko Jaien zezenketetan egon den aldaketa. Lehen Mazantini elkarteak udalari zezenketak antolatzen laguntzen zion, baina iaz udalak enpresa bat kontratatu zuen zezenketak antolatzeko, eta aurten ere hala egingo du.

Zezenketen antolakuntzan egondako aldaketa hori udalak ezer arriskatzea ekiditeko egin zela argudiatu du Fontso Larrazabal kultura zinegotziak, “zezenketak udalak antolatzen zituenean erantzukizuna udalarena zen zerbait gertatuz gero”, azaldu du.  PSEk eta PPk, baina, gogor kritikatu zuten bere garaian aldaketa, eta zezenketen “pribatizazioa” zela esatera iritsi ziren.

Polemikak polemika, argi dagoena zera da: oraingo sistemarekin zezenketen kostua asko murriztu dela. Larrazabalen hitzetan, udalak antolatzen zituenean zezenketek 45.000 euro inguruko kostua suposatzen zuten, baina zinegotziak gaineratu du 10.000 euro inguru sarrerak salduz berreskuratzen zirela. 35.000 euro inguruko kostua, beraz. Enpresak aurkezten duen faktura, berriz, 16.000 euro ingurukoa da.

Baina merketze horren arrazoia ere argia da: zekor gutxiago hiltzen direla. Lehengo sistemarekin hiru zezenketa egiten ziren, eta lau zezen hiltzen ziren bakoitzean. Orain bi zezenketa egiten dira soilik, eta horietako bat errekortadoreena da. Sei zezen hiltzen dira guztira, lehen hiltzen zirenen erdia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide