Aurresku, fandango eta arin-arina: Jaietan nork hobeto dantzatuko

Erredakzioa 2014ko abu. 16a, 09:29

Ski-taula, kantzontzilo eta kulero lasterketa... ugariak dira Laudioko Jaietan egiten diren txapelketak, zein baino zen bitxiagoa. Baina norgehiagoka ohikoagoak ere topatu daitezke San Roketan, dantza lehiaketak kasu.

Lehiaketa bakarrarekin aski ez, eta hiru lehiaketa prestatu ditu Fita Fik Euskal Musika Tresna Eskolak, abuztuaren 16rako: arratsaldeko seietan  aurresku lehiaketa egingo dute. Handik ordu betera, berriz, fandango eta arin-arin txapelketek hartuko dute lekukoa. Hirurak Herriko Plazan egingo dituzte.

Aurtengoa hiru lehiaketa horien 17. edizioa izango da, Fita Fik-eko kide den Mikel Barrosen hitzetan. Eskolak 15 urte daramatza txapelketa horiek antolatzen, lehenbiziko bi edizioak norbanako edo koadrila bateko kideen artean antolatu baitzituzten, Barrosen hitzetan.

Parte-hartzaile aldetik nahiko lehiaketa jendetsuak izan ohi direla adierazi du Fita Fik-eko kideak, “ez da hamar parte-hartzailetatik jaisten”. Herriko jendeaz gain, kanpoko dantzariak ere bertaratu ohi direla azpimarratu du Barrosek.

Kultur jaia

Dantza lehiaketak antolatzeaz gain, beste ekimen bat ere egingo dute Fita Fik-ekoek jaietan: kultur jaia. Baserritar egunean izango da, arratsaldean. Eskolako kideak beste musika elkarte batzuetako kideekin arituko dira kalejiran, “herria  girotzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide