Zoroak Inkultur Taldea: 30 urte jaiak zirikatzen

Erredakzioa 2014ko abu. 14a, 08:00

Aretako Jaien biharamunean hitzartu gara haiekin. Aurreko eguneko parrandaren zantzu nabarmenekin  azaldu dira zitara, baina horrek ez die elkarrizketa modu umoretsu batean gauzatzea galarazi. Zoroak Inkultur Taldea denaren lagin bat baino ez dira Jebi Vales, Antxoka Goitia eta Uztai Largatza, baina ondo irudikatzen dute koadrila horrek duen belaunaldi nahasketa.

Aretako Jaien biharamunean hitzartu gara haiekin. Aurreko eguneko parrandaren zantzu nabarmenekin  azaldu dira zitara, baina horrek ez die elkarrizketa modu umoretsu batean gauzatzea galarazi. Zoroak Inkultur Taldea denaren lagin bat baino ez dira Jebi Vales, Antxoka Goitia eta Uztai Largatza, baina ondo irudikatzen dute koadrila horrek duen belaunaldi nahasketa.

Aurten badute zer ospatu Zoroakeko kideek, 30 urte bete baitituzte. Taldea, berez 1983an sortu zela azaldu du Valesek, “Alaiak koadrila zenaren ‘eszisio’ moduko bat izan zen”. Hasierako ideia taldeari “Tximeletak” deitzea zela oroitu du Valesek.

Hala ere, izen hori jartzea oso aproposa ez zela konturatu ziren gero, eta hala aldatu zuten “Zoroak” izena. Koadrilaren ikurra, baina, tximeleta bat izaten jarraitzen du, hasierako garaiei leial.

Txerri jasotzea patinetan

Ugariak dira Zoroak-eko kideek koadrilaren historian zehar antolatu dituzten ekintzak: txerri bilketa patinetan eta Koadrilen Eguna antolatzen hasi ziren. Gaur egun, berriz, Zoroak Extreme “muturreko herri kirolen  txapelketa” da haien ekintza izarra.

Txupinero izatearen aukera pozik hartu dutela azaldu du Antxoka Goitiak, nahiz eta oraindik ez duten erabaki suziria zerura, Udaletxe barrura  edo plazako jendearengana zuzenduko duten. Eta bai, aukera ikusten dute beste 30 urtez jaietan “osasuntsu” aritzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide