Iaz bezala, berdintasuna sustatzeko eta eraso sexistak salatzeko bertso-saioa egingo dute Laudion, txosna gunean hain zuzen ere, abuztuaren 29an 20:30ean.
2013an Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Ainhoa Comas izan ziren bertsolariak, gai-jartzaile lanak Izar Mendigurenek bete zituelarik. Aurten Uxue Alberdi berriro hurbilduko da eta Oihana Bartra, Ainhoa Agirreazaldegi eta Jone Uria bertsolariak ere arituko dira. Gai-jartzailea lanak Amaia Agirrek egingo ditu berriro. Saioa musikatua izango da; Ixak Arruti eta Garikoitz Otamendik gitarra eta biolina joko dutelarik, hurrenez hurren.
Ikuskizunaren bitartez jaietan ematen diren jarrera eta eraso sexistak salatu nahi dituzte eta errespetuan sakontzeko asmoa dute. Hau ez da Aiaraldeko udalek berdintasunaren eta errespetuaren alde egiten duten ekimen bakarra, erakunde ezberdinek kanpainak abiatu baitituzte.