“Pasadizo ugari bizi izan ditu bandak ia 100 urte hauetan”

Erredakzioa 2014ko abu. 14a, 09:06

PEDRO ADRIAN (Laudio, 1968) Musika Bandaren zuzendaria da.  San Roke musika elkarteko kideak dira aurtengo pregoilariak.

PEDRO ADRIAN (Laudio, 1968) Musika Bandaren zuzendaria da.  San Roke musika elkarteko kideak dira aurtengo pregoilariak.

Aurten pregoilariak zarete, zer nolako sentsazioa duzue?
Poz handia. Pasa den urtean ia lortu genuen, duela bi ere bai. Gainera herritarrek proposatzen dute eta Udalak erabakitzen du, beraz, esan bezala, oso pozik.

Jaietan bandak bere protagonismoa du, nahiz eta pregoilaria ez izan. Aurten zenbat kontzertu emango dituzue?
Aurten 3 kontzertu, txupina, pregoia, zezenketan ere egongo gara eta bi edo hiru kalejira egingo ditugu.

Orduan jaietan denbora gutxi izango duzue zuentzat.
Bueno, umea nintzenean gogoratzen dut egiten genuela egunean bertan alborada, kalejira, saioa, kontzertua eta zezenketa. Hori lau egunetan zehar eta gero lau kalejira gehiago. Eta gainera Areta, Gardea, Ugarte eta Latiorrora joaten ginen kamioi batean edo autobusean kalejirak eskaintzera eta hori goizean.

Eta pregoia nolakoa izango da?
Protagonista musika izango da. Pregoia idatzi dut baina ez dakit hainbeste irakurtzeko gai izango naizen eta musikariak izanik guk nahiago dugu musika egin. 3 edo 4 abesti  joko ditugu.
Bandaren historia ere landuko dugu, kiderik zaharrenak ere irakurriko du eta agurtzeko agian bandako ume batek ere irakurriko du.

Eta historian zehar gertatutako pasadizoren bat duzue bereziki gogoko?
(barreak) Pasadizo ugari bizi izan dira bandak dituen ia 100 urte hauetan, baina ez dira inori kontatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide