Jai parte-hartzaileak: Pauso gehiago emateko eskaria

Erredakzioa 2014ko abu. 13a, 17:02

“Jaiak herritik eta herriarentzat” lema helburu hartuz aritu dira lanean Jaiak Koordinakundea eta Txosna Batzordea, urte osoan zehar. Jaietan iritsiko da egindako lan guzti hori ikusteko unea.

Jaiak Koordinakundean 20 koadrila aritu izan dira elkarlanean, eta horren fruitu dira abuztuaren 15etatik 31ra bitarte egingo dituzten ekintzak, guztira 25 inguru izango direnak. Jaiak Koordinakundeak, gainera, ez du bere jarduna San rokeetara mugatzen, Inauterien eta Sanpedropekoen antolakuntza ere bere gain hartzen baitute bertan dauden koadrilek.

Txosna Batzordeak, bere aldetik, musika eskaintza zabala aurkeztu du aurtengo jaietarako, eta bertoko ekoizleak sustatzeko helburua ere hartu du. Hala, Euskal Herrian egindako garagardoa dastatzeko aukera egongo da Txosnagunean, eta bokatak egiteko tokiko ekoizleen produktuak erabiliko dituztela aurreratu dute Batzordetik.  

Pausoak emateke

Jaietan dagoen parte-hartzea “mantendu” egin dela adierazi dute Txosna Batzordeko eta Jaiak Koordinakundeko kideek, baina jaiei begira azaldu dute ez direla “behar izango litzatekeen bezain parte-hartzaileak”.

Alde horretatik oraindik pausoak eman behar dira, euren hitzetan. Ereduak egon badaudela ziurtatu dute: “Areta edo Latiorroko jaiak, esaterako”. Bide horretan “fase berri bat” irekitzeko beharra adierazi dute, “eta horretarako beharrezkoa da jendearen inplikazioa”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide