Azken urte hauetan bezala, aurten ere, Laudioko Udalak, preserbatiboaren erabilera sustatzeko kanpaina martxan jarri du.
Udaleko Gazteria Zerbitzuak, nerabe eta gazteek jaietan izan ahal dituzten deskuiduak saihestu nahian, harreman sexualak izatekotan preserbatiboa erabili dezaten bultzadatxo bat eman nahi die. Kanpaina honekin, urtez urte, kondoiaren erabileraren jarrera positiboa bultzatu nahi du, sexu transmisiozko gaixotasunak izan ahal dituzten larritasunak jakinarazi eta era berean, nahi ez diren haurdunaldiak ekiditen saiatu.
Horregatik, guztira 2.500 preserbatibo banatuko dituzte jai esparru desberdinetan: taberna, txosnak... Eta gainera, aurtengo kanpainaren kartelak QR kode bat izango du, gazteriak gai hauei buruzko informazio interesgarria jaso dezaten: kondoiaren erabileraren inguruko informazioa, sexu transmisioko gaixotasunak, etab.