Amets Meazak, Laudioko alkate-ordeak, prentsaurreko batean adierazi duenez, abuztuaren 4eko Arabako Buletinean argitaratu zen Laudioko Udalak elkarte hauei eskaintzen dien dirulaguntzak eskatzeko deialdia.
Udalaren ordezkariak adierazi duenez, 13.900 euroko dirulaguntza eskaini egingo du Udalak. Diru kopuru horretatik, 800 euroko laguntza eskaini egingo da gazteriaren inguruan lanean ari diren elkarteentzako, 3000 euro hezkuntza ekintzak bultzatzen dituzten elkarteentzako, eta 10100 euroko diru laguntza, berdintasunaren inguruan lanean diharduten elkarteentzako izango da.
Laguntza horiek jasotzean, interesa duten elkarteek hiru baldintza nagusi bete behar dituztela azpimarkatu du Amets Meazak. Alde batetik, elkarte hauek, legearen aurrean elkarte bezala elkarteen erregistroan erregistraturik egon behar dute. Bestetik, elkarte hauen programa eta aurrekontuak administrazio publikoaren kontrolpean utzi beharko dituzte. Azkenengo baldintza, elkarte hauek, barne antolamendu demokratiko paritarioa izatearen beharra izango da.
Oinarriak
Oinarriak udaletxeko web atarian argitaratuak izango dira, eta Udaleko Hezkuntza, gazteria eta berdintasun sailaren bulegoan eskuragai daude. Oinarri hauetan zehaztu egiten da elkarte hauek bete behar dituzten baldintza ezberdinak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia. Oinarrietan ere dirulaguntzak lortzeko baloratuko diren elkarteen merituak agertu egiten dira.
Dirulaguntza eskatzeko epeari dagokionez, deialdian Arabako buletinean argitaratu zenetik zabalik dago, eta irailaren 20erarte zabalik jarraituko du.
Dirulaguntzak jasotzerako orduan, elkarteek dirulaguntzaren kopuruaren %80a subentzioa jasotzeko aukeratuak izango diren momentuan jasoko dute. %20a berriz, behin euren ekintzetarako izandako gastuak justifikatutakoan emango zaie.