Aiaraldeko futbol taldeen aurredenboraldia hastear dago

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko abu. 10a, 12:35

2014-2015 futbol denboraldiari aurre egiteko asmoz Aiaraldeko futbol taldeek aurredenboraldiari ekingo diote, lagunarteko partida ugari jokatuko dira eta bertan klub desberdinen fitxaketak euren futbol talde berriekin harremana estutzeko aukera izango dute.

C.D. Orduña

Urduñako futbol klubak urriaren 5ean hasiko du lurraldeko 2. mailako liga Solokoetxeren aurkako partidan. Abuztuaren 20an ekingo diote aurredenboraldiko entrenamenduei eta abuztuaren 30ean jokatuko dute lagunarteko lehen partida C.D. Ugao-ren aurka.

2014-2015 futbol denboraldiari aurre egiteko asmoz Aiaraldeko futbol taldeek aurredenboraldiari ekingo diote, lagunarteko partida ugari jokatuko dira eta bertan klub desberdinen fitxaketak euren futbol talde berriekin harremana estutzeko aukera izango dute.

C.D. Orduña

Urduñako futbol klubak urriaren 5ean hasiko du lurraldeko 2. mailako liga Solokoetxeren aurkako partidan. Abuztuaren 20an ekingo diote aurredenboraldiko entrenamenduei eta abuztuaren 30ean jokatuko dute lagunarteko lehen partida C.D. Ugao-ren aurka.

Guztira lagunarteko zazpi partida jokatuko dituzte abuztuaren 30etik irailaren 27ra, horien barruan irailaren 13an ospatuko den X. Urduña Hiria txapelketa dago, bertan Burtzeña eta Zorrotza izango ditu aurkari.

Fitxaketei dagokienez, sei jokalari berri batuko zaizkio C.D. Orduña-ko lehenengo taldeari: Aritz Vitorica, Mikel Elejalde, David Izquierdo, Carlos Izaga, Aitor Elexpe eta Alain Bergado.

Amurrio Club

Amurrioko klubak hirugarren mailari aurre egiteko uztailaren 16an ekingo dio entrenamenduei. Aurten, iaz bezala, maila mantentzea da Amurrioko futbol taldearen helburu nagusia. Txapelketa abuztuaren 24ean hasiko dute eta aurretik zazpi lagun arteko partida antolatu dute denboraldia sasoi betean hasteko, partida hauetan S.D. Logroñes, Mirandes B eta Santutxu futbol taldeak izango dituzte aurkari besteak beste. Lehenengo lagunarteko partida uztailaren 26an izango da S.D. Logroñes futbol taldearen aurka.

C.D Orduña-ri bezala Amurrioko futbol klubari ere sei jokalari batuko zaizkio: Gorka Martinez, Aritz Requejo, Joseba Garcia, Alex Grana, Julen Axpe eta Gaizka Ruiz, azken hau atezaina.

Klubak adierazi duen bezala jokalari berriak ezagutu eta denboraldi berriaren nondik norakoak jakin nahi duen zale oro uztailaren 16an burutuko den lehen entrenamendura joatea libre dauka.

C.D. Laudio

Laudioko klubak jasandako arazo ekonomikoen ondorioz erregional preferente mailan jokatuko du 2014-2015 denboraldian. Aurreko denboraldiko amaieran hainbat jokalarik taldea utzi ostean zortzi fitxaketa berri egin ditu klubak: Unai Allende, Jon Patiño, Joseba Aiz, Daniel Perez, Joseba Bilbao, Gentza Gonzalez, Aitor Crespo eta Imanol Galera. Zortzi jokalari berri hauek kategoria gazteagoetatik igotako Eneko Cascallana, Lander Nuñez eta Mikel Setienekin batera aurreko denboralditik lehenengo taldean mantentzen diren 10 jokalariekin bat egingo dute denboraldi berriko taldea osatuz.

Talde berriak abuztuaren 20an ekingo dio aurredenboraldiko lehenengo entrenamenduari. Lagun arteko lehenengo partida abuztuaren 30ean jokatuko dute, arratsaldeko 18.00etan Portugaleteko futbol taldearen aurka. Ondoren beste lau lagunarteko partida dituzte lotuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide