Urtero bezala, aurten ere Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailetik diru-laguntzak bideratuko dira ikastetxe publikoetan obrak egiteko. Hartarako, deialdia zabaltzen dute Udaletxeek egin nahi dituzten lanak aurkez ditzaten. 2014rako obrak pasa den urteko deialdian aurkeztu ziren, abenduaren 16an irekitako epearekin. Hilabete oso bat baliatu zen proposamenak jasotzeko. Eusko Jaurlaritzak, ordea, sei hilabete baliatu ditu baiezkoa emateko.
Obrak abuztuaren 31 baino lehen hasi behar dira, gehienez urte amaierarainoko tartea izanda bukatuak egoteko. Eusko Jaurlaritzak koste osoaren %60a ordainduko du, gainontzekoa Udalaren esku utzita. Zehazki sei esku hartze egingo dira. Lehenengo hirurak Latiorroko eskolan: komunen erreforma, sarrerako arrapala eta hegoaldeko espaloia. Besteak, Fabian Legorburu, Lamuza eta EPAn: instalazio elektrikoaren atondura.
Guztira 140.000 euro inguru ordainduko dira. Horietatik, Udalak 58.500 euro jarri beharko ditu.