Amets Meaza zinegotziak prentsaurreko batetan adierazi duenez, apirilean Udalak eskaini zuen haurrentzako sukaldaritza ikastaroaren emaitzak oso positiboak izan dira. Ikastaro honek izan duen arrakastak bultzatuta, udalak irailean beste ikastaro bat eskainiko du.
Apirilaren 22 eta 25 artean, 6 eta 12 urte arteko haurrentzako sukaldaritza ikastaro bat eskaini zen euskaraz, Laudio osoko umeei sukaldaritza ezagutzeko aukera ematen ziena. Ikastaro horrek printzipioz 10:30-13:30 ordutegiko txanda bakarrez antolatu zen. Hala ere, espero baino harrera handiagoa izan zuen eta beste bigarren txanda bat zabaltzea erabaki zen. Bigarren txanda hau arratsaldean burutuko zen, eta 16:30etatik 19:30etara luzatu egingo zen.
Udalak, ikastaro honek izan duen arrakasta ikusita, bigarren ikastaro bat antolatzea erabaki du, irailaren lehenengo astean eskaini egingo dena.
Aurreko ikastaroa bezala, saioak Zubiko Etxean ospatu egingo dira, eta dirudienez harrera handia izaten jarraitzen dute.
Izen emate epea uztailaren 21ean zabaldu zen, eta abuztuaren 26rarte irekita egongo da. Partaide bakoitzeko kostua 10 eurokoa izango da.