Omnia taldeak salatu du 2014ko Jaiak ez direla parte-hartzaileak izango. Zabaldutako prentsa-oharraren bitartez azaldu dute jaien prestaketan batzorde paritarioak parte hartu duela baina aurten dela horrela izan.
Egoera horren aurrean Udal Gobernu Taldeak osatu du egitaraua eta Omniaren ustez ez du oposizioan dauden taldeen iritzia aintzat hartu.
Talde independenteak azpimarratu du Bilduk antzeko jokaera izan duela elkarte eta taldeen diru-laguntzen plan estrategikoa garatzerakoan. Omniaren aburuz Bilduk bakarrik aurkeztu die taldeei plana eta ez ditu bere iradokizun edo ekarpenak jaso.
Zentzu horretan, diru-laguntza eskatzeko prozedura burokrazia gehiegi duela aipatu du Omniak. Horren ondorioz elkarte batzuek aholkularitza behar izan dutela ziurtatu du talde independenteak. Hori dela eta, aholkularitza zerbitzua Udalak berak ematea proposatu du.