ADIFek jakinarazi dio Laudioko Udalari lanak abiatuko dituztela. Obra horien helburua izango gerora Foru Planak jasotzen dituen lanak erraztea.
Berez lanek trenbidean eragina izango dute eta beharrezkoak dira Maestro Elorza eta tunelean egingo diren jardunak gauzatzeko.
Printzipioz lanak aste honetan eta hurrengoan egitea aurreikusi du ADIFek. Obrak tren-zirkulazioarekin bateraezinak direnez gaueko ordutegian egingo dira: 23:30ean hasi eta 05:00etan bukatuko dira.
Langileek makineria eta eskuzko tresnak erabiliko dituztenez, zaratak eta eragozpenak sortu daitezkeela iragarri du ADIFek. Hala ere, erakundeak saiakera egingo du eragin akustikoa saihesteko.
2013-2015eko Plan Foralak jasotzen dituen lan horiek asko luzatu dira, besteak beste, URA eta ADIFen baimenak behar izan dituelako Udalak.