Geraxane Ussiak Laudiotarra (Laudio, 1986), brontzezko domina lortu du berriz Espainiako 400 metroetako lasterketan. Hau, Alcobendasen ospatu zen, eta pasaden urteko marka (54.73 segundo) hobetu du, 54.22 segundorekin.
Pasaden urtean atletismoa uzteko asmoa izan zuen, eta jarraitzeaz gain brontzezko domina irabazi du. Horri esker, atletismoaren munduan jarraitzea erabaki du, eta baliteke Europako txapelketan erreleboa egitea. Europako txapelketa, abuztuaren 12tik 17ra ospatuko da. Espainiako federazioak hautatu behar du nor joan behar den Europara, eta aste honen eta hurrengoaren bitartean plazaratu behar du. Entrenamenduak, Durangon egiten jarraituko ditu, baina taldearekin ez daki jarraituko duen.
Aiaraldeatik zorionak eman nahi dizkiogu Geraxaneri, eta zorte ona eman datozen txapelketetarako.