Espetxe politikaren aurkako mozioak ez dituzte onartu Udalbatzan

Erredakzioa 2014ko uzt. 29a, 14:40

Atzo Laudioko Udalbatzan espetxe politikaren inguruko bi mozio eztabaidatu ziren baina ez zuten aurre egin. Etxeratek proposatutako testuak Omnia eta Bilduren babesa lortu zuen baina PP, PSE-EE eta EAJ alderdiek aurka bozkatu zuten.

Mozio alternatiboa, EAJk prestatutakoa, jeltzaleen bozak besterik ez zituen jaso. Omnia, PP eta Bilduk aurka egin zuten eta PSE-EE abstenitu zen.

Atzo Laudioko Udalbatzan espetxe politikaren inguruko bi mozio eztabaidatu ziren baina ez zuten aurre egin. Etxeratek proposatutako testuak Omnia eta Bilduren babesa lortu zuen baina PP, PSE-EE eta EAJ alderdiek aurka bozkatu zuten.

Mozio alternatiboa, EAJk prestatutakoa, jeltzaleen bozak besterik ez zituen jaso. Omnia, PP eta Bilduk aurka egin zuten eta PSE-EE abstenitu zen.

Lehenengo testua Etxerat elkarteak aurkeztu zuen. Anjel Aramendi kideak azaldu zuen. Orozkoarrak gogoratu zuen duela 25 urte Pili Arsuaga eta Fontso Isasi hil zirela sakabanaketaren ondorioz jazotako istripuan.

Zentzu horretan, espetxe politikaren ondorioak salatu zituen -presoek ez ezik senideek ere pairatzen dituztelako- eta adierazi zuen Pili eta Fontsoren senideek udalaren elkartasuna jasotzeko garaia zela.

Aramendik aipatu zuen PPk uko egin diola Etxeratekin elkartzeko proposamenari eta errespetatzen zutela erabakia. EAJri ordea adierazi zion mingarriak zirela bere testuak jasotzen zituen zenbait puntu.

Omniak aldeko boza emango zuela iragartzerakoan eskertu zion Etxerati aukera ematea mozioa atarian argitaratzeko, jendeak eztabaidatzeko. Omniaren web-atariaren erabiltzaileek elkartearen mozioa babestu zutenez aldeko boza eman zuen Nerea Gonzalezek.

Paula Cuesta, PPko zinegotziak galdetu zion Etxarati non zeuden ETAk hildakoen pertsonen eskubideak eta aldi berean ziurtatu zuen asko sentitzen zuela Fontso eta Piliren istripua.

EAJren bozeramalea Mikel Lasak aipatu zuen Etxerat eta jeltzaleen mozioak osagarriak zirela kasu batzuetan eta elkartasuna adierazi zien presoen senideei. Aldi berean azpimarratu zuen zenbait presok jasaten duten egoerak ez direla legalak. Baina azpimarratu zuen egindako mina ere aitortu behar dela.

Bilduk azpimarratu zuen espetxe politika zigor erantzia dela senideentzat eta EAJren mozioaren aurka bozkatuko zuela “presoen teilatuan uzten duelako pilota eta presoek egin beharrekoa egin dutelako”. Koldo Zabalak gogoratu zuen hainbat presok askatzeko eskaera egin dutela eta oraindik kartzelan daudela.

PSE-EEk ez zuen adierazpenik egin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide