Astelehenean egindako Udal Osoko Bilkuran eskualdean eskaintzen den ginekologia zerbitzuari buruzko foroa sortzeko mozioa onartu dute. PSE-EEk aurkeztu du testua eta Aiaraldean ematen diren itxarote-zerrenda luzeak salatu ditu.
Horren aurrean sozialistek proposatu dute Laudioko alkateak foroa deitzea. Bertan erakunde ezberdinen ordezkariak, osasun-zentroen arduradunak eta erabiltzaileak elkartu beharko dira. Horren xedea dauden gabeziak diagnostikatzea izango da. Bukatzeko, ateratako ondorioak txostenbatean jaso eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari helaraziko zaio.
PSE-EE, Omnia eta PP taldeek mozioaren alde bozkatu dute eta EAJ eta Bildu abstenitu dira. EAJk argudiatu du inork ez duela ginekologiaren inguruko kexarik bideratu. Bilduk, bestalde, azaldu du zerbitzuaren erantzukizun guztia Eusko Jaurlaritzarena dela. Horren harira, Koldo Zabala Bilduko bozeramaileak adierazi du udala Osakidetzako arduradunekin bilera egingo duela zerbitzua hobetu dezaten.