Athletic Clubek, Unai Albizua eman dio CD Teneriferi, aurreko urtean Liga Adelenten hamaikagarren postuan geratu zen taldeari. 25 urteko zentrala, talde bilbotarrarekin jokatu ez zituen minutuak jokatzea espero du bere talde berriarekin.
Laudioko jokalariak, pasa den denboraldian debuta egin zuen estatuko futbol maila gorenean, Athletico de Madrid-en aurka. Baina aurretik, 2.B mailan 90 partidu pilatu zituen Bilbao Athletic-eko kapitain gisa eta “playoff” bi kanporaketa jokatu zituen Liga Adelantera igotzeko.
Denboraldi aurre partiduetan CD Teneriferekin estreinatu bezain pronto, gola sartu zuen, korner bat atera eta buruz errematea egin ondoren. Lan bikaina egin zuen defentsa zereginetan, jokatu zituen 69 minutuetan zehar. Hori dela eta, esperantza handia jarri dute Tenerife taldeko batzorde ordezkariek Laudioko zentral honetan.