12 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak higiezinen iruzurra leporatu dion eraikitzaile batentzat

Laudion bi bizitzako etxea eraikitzeko asmoz bi familiari 425.000 euroko maula egiteagatik epaituko dute etxebizitza sustatzaile bat iraila aldera.

2011. urtean gertakari beraren harira 645.000 euroko kalte ordainketa ebatzi zuen bide zibilean Arabako probintzia auzitegiak familia bien alde. Oraingoan, bide penalean, 12 urteko kartzela zigorra eta 10.800 euroko isuna eskatuko du fiskaltzak bide penalean erabakiko den auzian.

Laudion bi bizitzako etxea eraikitzeko asmoz bi familiari 425.000 euroko maula egiteagatik epaituko dute etxebizitza sustatzaile bat iraila aldera. 2011 urtean 645.000 euroko kalte ordainketa ebatzi zuen Arabako probintzia auzitegiak familia bien alde bide zibilean. Oraingoan, bide penalean, 12 urteko kartzela zigorra eta 10.800 euroko isuna eskatuko du fiskaltzak bide penalean ebatziko den auzian.
2002 urtean abiatu zen maula. 200.000 eta 225.000 euroko kopuruak aurreratu zituzten familia biek 725.000 eurotik gorako balioa izan behar zuen etxebizitza proiektua ordaintzeko.  Eraikitzaileak berriz, ez zuen dirua orubearen gaineko hipoteka ordaintzeko erabili eta bankuak hipoteka erreklamatzean, etxebizitzak eraikitzeko gastu guztien kargu egin ziren familia biak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide