Ford enpresak Chairman´s Award saria ematen dio urtean behin bere autoak saltzen dituen kontzesionario bati. Bigarren urtez jarraian Laudioko Talleres Iñakik irabazi du saria.
Chairman´s Award-ek arretaren esparrua saritzen du eta horretarako Ford-ek dituen bezeroen artean inkesta gauzatzen dute, nork ematen duen zerbitzu hoberena jakiteko. Aurten berriro ere Talleres Iñakik lortu du nota hoberenak bezeroen eskutik.
Unai Gorriño Talleres Iñakiko gerenteak bere poztasuna adierazi du saria jasotzerakoan eta bereziki aitortu du tailerraren beharginen lana eta haiek direla irabazleak ziurtatu du.
Bestalde, Javier Pardeirok Ford-en espainiar estatuko saldu osteko zuzendariak azaldu zuen Talleres Iñakik oso harro egon behar duela bigarren aldiz saria lortzeagatik.