Ekintzaileek Garapen Agentzian urtearen lehen seihilekoan egindako kontsultek 2013koak berdindu dituzte

Laudioko Tokiko Garapen Agentziak ekintzaileen 52 kontsulta jaso ditu 2014 urtearen lehen seihilekoan, ia 2013 urte osoan jasotako kopuru bera.  Iñigo Martinez Cerrillok, funtzio publikorako zinegotziak, ekintzaile laudioarren profilaren azterketa eskaini berri du datu hauei erreparatuta.

Laudioko Tokiko Garapen Agentziak ekintzaileen 52 kontsulta jaso ditu 2014 urtearen lehen seihilekoan, ia 2013 urte osoan jasotako kopuru bera.  Iñigo Martinez Cerrillok, funtzio publikorako zinegotziak, ekintzaile laudioarren profilaren azterketa eskaini berri du datu hauei erreparatuta.

Ekintzaile gazteak

Jaso diren eskaerak aztertuta, hirutik bat 30 urtetik beherakoek egindakoa dela azpimarratu zuen Bilduko zinegotziak. 2014an hurbildutakoen %43a emakumezkoak izan dira bestetik. 2013an bezala, kasu gehienetan merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuekin lotutako negozio txikiak abiatzeko ekimenak azaldu dituzte informazio eta laguntza eske hurbildutakoek.

Izan ere Laudioko Garapen Agentziak 2014an egindako 10 kontsultari bideragarritasun plana eskaini die. Negozio hauek abiatzeko batez besteko inbertsioa 22.798 eurotan kokatu da, 2013an berriz, JEZn, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, alta eman zuten 17 ekimenen batez besteko inbertsioa 28.000 eurotakoa izan zen.

Aurten aztertu diren ekimenen artean, besteak beste, atzarien muntaketa, autoen garbiketa, irudi eta soinua, garraioa, belar-denda, arraindegia, segurtasun ingenieritza, taberna eta artisautzarekin lotutako negozioak azaldu dira.

Merkataritzaren mapa birtuala

Laudioko Tokiko Garapen Agentziak  herriko merkataritzaren informazio geografikoa eskainiko duen sistema sortzeko ekimena garatuko du. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak eskainitako diru-laguntzaz baliatuta, erreminta berriak herriko merkatari eta ekintzaileei zein Udalari berari sektoreari buruzko informazio eguneratua eskainiko die.

Hortaz, herriko jarduera ekonomikoari buruzko kontsulta anitzak egiteko tresna sortuko da, merkataritza arloko eskaintza ezberdinen eraginkortasuna, gabezi edo berrikuntzak lantzea ahalbidetuko duena. Informazio horren hartzaileak merkatariak eta ekintzaileak izango dira eta Udalak ere tresna baliagarria izango du bere egitasmoen garapenean, plangintza urbanistikoak kasu.

Ekimena irailean abiatuko da datu bilketa fase batekin eta urte amaierarako aplikazio informatikoa martxan egotea espero da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide