Sozialistek lau mozio aurkeztuko dituzte udalbatzan

Erredakzioa 2014ko uzt. 26a, 08:45

Astelehenean egingo den udalbatzan 12 gai landuko dira eta horietako 4 talde sozialistak aurkeztu ditu.

Lehen puntua Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziari zuzenduta dago. Horrek hedabide batean egindako adierazpenetan esan zuen Laudioko zinegotzi batzuek protagonismoa bilatzen dutela Udalbatzan mozioen bitartez eta ez dutela arloko batzordeetan ekarpenik egiten.

Astelehenean egingo den udalbatzan 12 gai landuko dira eta horietako 4 talde sozialistak aurkeztu ditu.

Lehen puntua Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziari zuzenduta dago. Horrek hedabide batean egindako adierazpenetan esan zuen Laudioko zinegotzi batzuek protagonismoa bilatzen dutela Udalbatzan mozioen bitartez eta ez dutela arloko batzordeetan ekarpenik egiten.

Horren harira sozialistek esandakoa errektifikatzea eskatuko diote PSE-EEko ordezkariek Bilduko ordezkariari. Gainera hedabide publikotan mozioen eta zuzenketen inguruko informazioa zabaltzea proposatuko diote. Zentzu berean hedabidetan erabiltzen den dirua eta uzten diren lokalen inguruko informazioa eskatuko dute eta udal osoko bilkuren grabaketen truke gastatzen den diruari buruz galdetuko dute.

Sozialistek eramango duten bigarren mozioa Arartekok plazaratutako erabakiaren ingurukoa izango da. Ebazpenak Etxezarreta kalean dagoen etxebizitza bati dagokio.

Hirugarren mozioan Nerbioi-Garaiko ginekologia zerbitzuari buruz foroa osatzea proposatuko dute eta bukatzeko Udaltzaingoak jaso duen "coaching" zerbitzua jorratuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide