Datorren abuztuaren 17an, Laudioko jaietako San Rokezar egunean, "Laudioa Saria" txirrindularitza froga burutuko da. Laudioar TE-k antolatutako lasterketa honen XXV. edizioa izango da aurtengoa eta, berrikuntza bezala, "Udako Saria" izeneko challenge-aren azken froga puntuagarria izango da, aurreko frogak Aretxabaleta eta Amurrioko sariak izanik.
Bi kategoriek hartuko dute, parte elite maila eta sub 23 maila. Zumalakarregi etorbidean 9:30tan hasiko den lasterketak 135 kilometroko luzeera izango du, txirrindulariek Laudio inguruan bira bat eman ostean hiru bira eman bherako dizkiote Aiarako zirkuitu sonatuari azkenik Okondotik Malkuartu igo eta Laudion bertan bukatzeko.
Ohikoak diren sarietaz gain, sari indibidualak eta taldeko sariak, Spiuk-ek babestutako "mendiko saria" egongo da aurten lehian, honetarako Palanca mendateko lau igoerak eta Malkuartuko azken igoera puntuagarriak izango dira.