Doctor Deseo, O´Funkillo eta egitarau anitza jaietan

Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 10:37

Laudioko Udalak aurtengo jaien egitaraua aurkeztu du. Bi txandatan banatuko dira jaiak, abuztuaren 15,16 eta 17an alde batetik eta abuztuaren 27, 28, 29, 30 eta 31 bestetik. Gainera, Fontso Larrazabal zinegotziak gogoratu du abuztuaren 14an San Roke Musika Elkarteak pregoia irakurriko duela arratsaldean Herriko Plazan eta abuztuaren 23an txapelketa gastronomikoa egingo dute.

Laudioko Udalak aurtengo jaien egitaraua aurkeztu du. Bi txandatan banatuko dira jaiak, abuztuaren 15,16 eta 17an alde batetik eta abuztuaren 27, 28, 29, 30 eta 31 bestetik. Gainera, Fontso Larrazabal zinegotziak gogoratu du abuztuaren 14an San Roke Musika Elkarteak pregoia irakurriko duela arratsaldean Herriko Plazan eta abuztuaren 23an txapelketa gastronomikoa egingo dute.

Larrazabalek azaldu du udalaren apustua kontinuista dela, aurreko urteetan Batzorde Paritarioarekin jarraitutako irizpideak erabili baitira. Zentzu horretan, musika ugari entzungo da jaietan. Abuztuaren 16an O´Funkillo taldeak joko du txosnetan eta 29an Doctor Deseo, Zumalakarregi etorbidean.

10 berbena eta erromeria antolatu dituzte, 5 kontzertu, 7 Diskodantza eta gainera abuztuaren 31n Korrontzik dantzarekin lotuta dagoen ikuskizuna eskainiko du.

9 antzezlan ere egongo dira herriko txoko ezberdinetan; Aldai Plazan, Herriko Plazan, Parkean... Batzuek helduak dituzte helburu eta bat gutxienez umeentzat izango da.

Jai guneak

Zumalakarregi etorbidea itxiko da jai-egunetan eta ardatza izango da, hainbat puntutatik zabalduko baita jaia: Herriko Plazan aurresku txapelketa egingo da, Lamuza Parkean umeentzako ekintzak, Abasto Plazan nagusientzako berbenak, txosnetan hainbat kontzertu...

Ohiko hainbat ekitaldi egingo dira -koadrilek antolaturik, adibidez- eta herri-kirolak, txirrindula lasterketa, dantzaldiak, hockey partidak, gastronomia eta kalejirak gogoko dituenak aukerak izango ditu parte hartzeko.

8000 egitarau

Aplikazioa egin ez ezik, 8000 egitarau banatuko dituzte. Laudioko Udalak taldeen laguntza eta iradokizunak eskertu ditu eta jaiak gozatzeko deialdia egin du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide