“Laudioko pregoiaren antzekoa izango da Aretakoa. Baina ezberdina. Txantxaren bat edo beste sartuko dugu”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko uzt. 24a, 10:16

Markel Sabater (Areta, 1995) Untzueta Dantza Taldeko kidea da. Gaur (osteguna) hastekoak diren Aretako Jaietan pregoilari izatea egokitu zaie Untzuetako kideei. Taldearen 30. urteurrena ere ospatzen dabiltza. Pregoia prestatzen zeudela bildu gara beraiekin.

Nola jaso duzue pregoilari izendapena? Pozik?

Markel Sabater (Areta, 1995) Untzueta Dantza Taldeko kidea da. Gaur (osteguna) hastekoak diren Aretako Jaietan pregoilari izatea egokitu zaie Untzuetako kideei. Taldearen 30. urteurrena ere ospatzen dabiltza. Pregoia prestatzen zeudela bildu gara beraiekin.

Nola jaso duzue pregoilari izendapena? Pozik?

Hasieran txantxetan. Gero zer edo zer prestatzen hasi ginen, orain dela hiru urteko pregoiari buelta pare bat ematen, gauzak kentzen, gehitzen, laburbiltzen... Aretako jaietara egokitzen. Eta horretan gaude.

Hain zuzen ere, duela hiru urte Laudioko Jaietako pregoilariak izatea egokitu zitzaizuen. Zer egin dizue ilusio gehiago, Aretako edo Laudioko pregoilariak izatea?

Seguru asko ez bata ez bestea, kar kar. Laudiokoa patxadaz hartu genuen. Pregoilari izatea komentatu zigutenean ez genuen ezer esan. Handik urtebetera berriz esan ziguten pregoilari izateko, eta orduan hasi ginen zer edo zer egiten. Pintxo potea egiten genbiltzan bitartean hasi ginen idazten eta nahiko txukuna geratu zitzaigun azkenean pregoia.

Aretan, berriz, pregoilari izatea proposatu zigutenean txantxetan hartu genuen. Baina Laudiokoa egina genuenez pentsatu genuen: “beno, pregoi bera irakurriko dugu, eta listo”. Baina Laudion pregoia irakurtzen denean ez dago besterik, eta horregatik ordu erdiko iraupena izan behar duela esaten da. Aretan, berriz, ahalik eta laburrena egitea da kontua, ahal bada dibertigarria izatea eta jaiak hasi daitezen txupina ahalik eta lasterren jaurtitzea.

Pregoiaren formatua aldatu egingo da beraz...

Antzekoa izango da, baina ezberdina, bai. Txantxaren bat edo beste sartuko dugu.

Pregoilari izendapena dantza taldearen 30. urteurrenarekin batzen da, zer nolako bilakaera izan du taldeak urte horietan guztietan zehar?

Ideiarik ez. Ni hasieran ez nengoen, eta orain dantza taldea osatzen dugunetatik ere ez zegoen inor. Ez dago hasieratik ibilitako inor. Pertsona ezberdinak gara orain gaudenak, garaiak ere ezberdinak dira eta suposatzen dugu taldea ere ezberdina izango dela. Gauzak batzuk hasieran bezala egiten jarraitzen dugu, baina bestela ezberdina da dena.

Beste 30 urte jarraitzeko indarrarekin?

Orain gauden taldea sartu ginenean esaten zuten taldea desagertzeko zorian zegoela. Eta beno, beste hogei eta asko urte iraun du. Gaur egun ere desagertzeko zorian dagoela dirudi... baina beno, irauten duen bitartean... Normalean giro ona egoten da gure artean, eta badugu jarraitzeko asmoa, gorputzak ahal duen bitartean behintzat.

Eta pregoiaz gain, baduzue aurtengo Aretako Jaietan bestelako ekintzarik egiteko asmoa?

Jai Batzordeak eskatu zigun bihar (osteguna) Poteo-joteoa antolatzeko. Ikusi genuen jaien egitarauaren baitan ohikoa zela hori antolatzea, normalean poteo hutsean bilakatzen den arren. Baina aurten saiatuko gara denon artean dantza erraz batzuk egiten, edonork dantzatu ahal izateko moduan.

Gure 30. urteurrenarekin lotuta, Arabako Dantzari eguna ospatu zenean (Guardianen) komentatu genuen taldeko kide ohiak urteurrena ospatzera gerturatzeko zer edo zer egin behar genuela. Urteurren asko igaro ditugu ospatu gabe, ea honako hau ospatzen dugun.

Beraz, pregoia egiteaz gain, festa ere egingo duzue Aretako jaietan...

Pregoia botatzeaz gain joko-poteoa antolatu eta jai batzordearen txosnan txandaren bat edo beste egingo dugu. Eta barraren kanpoko aldetik ere egingo ditugu beste txanda batzuk...

Aretan entseatzen dugun ienean eta Aretaren parte garen ienean guretzat bertako jaiak garrantzitsuak dira, ez dira beste edozein jai bezalakoak. Gogoz bizitzen ditugu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide