Gometegui enpresako zuzendaritza eta langile batzordea akordio batera heldu dira momentuz 9 eguneko greba bertan behera uzteko.
Atzo arratsaldean lortu zuten akordioa. Horren arabera enpresak geldituko du ekoizpena sakabanatzeko beharrezkoa den prozedura administratiboa eta irailean hasiko du. Horrek bi aldeei negoziatzeko aukera eta denbora emango die.
Hilabete horietan alternatibak aurkeztu beharko ditu langile batzordeak zuzendaritzaren planak ekiditeko. Bestalde, Gometeguiko arduradunek informazio gehiago eman beharko diete langile ordezkariei.
Atzoko goiza eta arratsaldea negoziatzen eman zuten zuzendari eta langileek eta akordioa lortu ostean beharginek bozkatu eta onartu zuten proposamena batzarrean.
Gaur, beraz, normaltasunez joan dira Gometeguiko langileak haien lanpostuetara.
Greba deitzeko sindikatuek emandako azalpen eta arrazoiak ezagutzeko, sakatu hemen.