Kaotiko, Txapelpunk eta Garilak 26 taldeek joko dute Latiorroko Jaietan

Txabi Alvarado Bañares 2014ko uzt. 21a, 12:31

Oraindik denbora falta da Latiorroko Jaiak hasi daitezen. Irailaren 19tik 21era bitartean izango baitira. Baina auzoko jai-batzordeko kideek lotuak dituzte jada egitarauko hainbat gauza.

 Kontzertuen aldetik, Kaotiko, Txapelpunk eta Garilak 26 taldeek joko dutela aurreratu dute jai-batzordetik. Irailaren 19an joko du Kaotikok (herriko DJekin batera). Hurrengo egunean izango da Txapelpunk taldearen eta Garilak 26 erromeriaren txanda.

Ekintza gehiago

Latiorroko jaien egitaraua ez da kontzertuak eskaintzera mugatuko, beste hainbat ekintza gehiago egingo dituztela jakinarazi baitute jai batzordetik. Irailaren 19an danborrada egongo da, 18:30etan. Handik ordu erdira piztuko da jaien hasierako suziria. Pintxo-potea eta umeentzako antzerkia egongo dira gero.

 Larunbatean, berriz, mendi martxaren eta umeentzako puzgarri eta tailerren txanda iritsiko da. Herri bazkaria egongo da gero, eta arratsalde partea mus txapelketan parte hartzeko eta zaldi probak ikusteko aukera izango dute auzora bertaratzen direnek.

 Igandean marmitako lehiaketaren XXV. edizioak hartuko du protagonismoa, eta arratsalde partean herri bingoa ere egongo da.

 Horretaz gain, jai-batzordetik azpimarratu dute oraindik beste hainbat ekintza dituztela konfirmatzeke.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide