"Uste dut ikusleak segundo batzuk erabili beharko lituzkeela erakusketan murgiltzeko"

Erredakzioa 2014ko uzt. 18a, 14:05

MAITE GUTIERREZ (Laudio, 1978) Drumgorri Aretoan ikusgai jarri du "Intolerable quietismo" erakusketa. Argazkia, makillaje artistikoa eta ikus-entzunekoa uztartzen duen lana da.

Nola bururatu zitzaizun “Intolerable quietismo” egitea?

Laudion egonik lagun ugariren laguntza izan dut. Argazkilaria, Ibai Acevedo, Bartzelonakoa da baina Donostian bizi da bere ama eta bisitatzera joan zenean harremanetan jarri ginen eta egun batean egin genuen.

Ura, makillaje ezberdinak erabili ditut: gorputzezkoak, sintetikoak...

MAITE GUTIERREZ (Laudio) Drumgorri Aretoan ikusgai jarri du "Intolerable quietismo" erakusketa. Argazkia, makillaje artistikoa eta ikus-entzunekoa uztartzen duen lana da.

Nola bururatu zitzaizun “Intolerable quietismo” egitea?

Laudion egonik lagun ugariren laguntza izan dut. Eta argazkilaria, Ibai Acevedo, Bartzelonakoa da baina Donostian bizi da bere ama eta bisitatzera joan zenean harremanetan jarri ginen eta egun batean egin genuen.

Ura, makillaje ezberdinak erabili ditut: gorputzezkoak, sintetikoak...

Argazkiek islatzen dute, apur bat, larritasunarekin lotura duten sentimenduak. Guztiok ditugun uneak, bakarrik gaudenean eta gure burua topatzean jasangaitza iruditzen zaiguna, adibidez. Bakartasuna eta une intimoak.

Lau pertsonaia ezberdin daude eta bakoitzak emozio ezberdina islatzen du. Nahiz eta pertsonaiak izan ez da kontakizuna. Pertsona bakoitzak modu ezberdinean jasotzen du sentitzen duena.

 

Zer espero duzu publikoaren partetik?

Niri gustatuko litzaidake jendeak segundo batzuk egotea koadroaren aurrean, emozioak sentitu ditzan. Orain arte joan denak esan du une batean edo bestean islaturik sentitu duela irudi bere burua batean edo bestean.

Guztiok igaro ditugu horrelako uneak eta gure buruarekin topo egin dugu. Nire iradokizuna da erakusketara joatea eta argazkiak patxadaz begiratzea, kafe bat hartzen duten bitartean, adibidez.

Nik ez diet esan behar zer egin behar duten baina uste dut segundo batzuk erabili beharko lituzketela erakusketan murgiltzeko.

Bideoa ere landu dugu: Hori eta soinua Gaizka Bilbaok landu du. Soinu arraroak dira, industrialak, pertsonaia bakoitzak olerki bat irakurtzen du...

Erakusketa leku gehiagotara eramatea gustatuko litzaidake irailetik aurrera, baina momentuz ez dut ezer aurreikusi.

 

Nola heldu zara makillajea eta artea lotzera?

Ni, filosofia ikasketak egin ostean, irudi pertsonala ikasten hasi nintzen eta hor makillajearen kontua landu genuen apur bat. Gero Bartzelonara joan nintzen makillaje artistikoa ikastera: efektu bereziak, karakterizazioa...

14 urte eman ostean ez da bakarrik badakit makillajea ez dela bakarrik erakargarriago egoteko. Kolorez beteriko mundua da eta gauza artistikoak egin ditzakezu makillajearen bitartez.

Nire sorkuntzak egiterakoan -ez ekoizle batek eskatzen didanean- pintura hartzen dut erreferente gisa edo komikiak.

 

Beste pertsona batzuentzat egindako sorkuntzak aipatu dituzu, posible da horri esker bizitzea?

Nik ETBn lan egiten dut. Alde artistikoari esker ezinezkoa da bizitzea. Nik beti argi izan dut honi esker bizi nauela. Bartzelonara joan nintzen eta 14 urtez eta autonomo moduan egon naiz. Telebista batean edo antzezlan batek ez bazaitu kontratatzen jarraikortasunik ez daukazu; bi egun publizitatean, beste bi moda esparruan...

ETBn lan egiteak niri suposatzen dit kontratua izatea, egonkortasuna, jarraikortasuna... mundu artistikoan hori zailagoa da.

Ikuskizun batean lan egiten duzunean argi izan behar duzu antzezlearentzat lan egiten duzu. Bere izena du eta bera da izarra. Zure lana ez da garrantzitsuena. Makillaje munduan atzetik lan egiten duzu beste batek aurpegia eman dezan. Protagonismorik ez duzu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide