Erabilera publikoa izango du Alberto Aceroko orubeak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko uzt. 20a, 08:34

Laudioko Batzoki zaharra kokatzen zen orubea denbora luzea darama inolako erabilerarik gabe. Orain, Udalak bertan zegoen azken eraikina eraitsi eta gero, Laudio Berri SL, gunearen jabea den enpresak, akordioa sinatu du erabilera publikoa izan dezan.

Laudioko Batzoki zaharra kokatzen zen orubea denbora luzea darama inolako erabilerarik gabe. Orain, Udalak bertan zegoen azken eraikina eraitsi eta gero, Laudio Berri SL, gunearen jabea den enpresak, akordioa sinatu du erabilera publikoa izan dezan.

Udalak ez du ezer ordainduko. Baldintza bakarra, zer edo zer eraikitzeko aukera suertatzen den momentuan, erabilera publikoko epea amaitzea eta Laudio Berrik bere hirigintza-eskubideak baliatu ahal izatea da. Enpresak hilabete bateko aurrerapenarekin jakinarazi beharko du.

Udalak eskerrak eman dizkio Laudio Berriri zabaldu duen aukera honengatik. Izan ere, erabilera behin behinekoa izanik ere, espazio hau oso  probetxugarria izan daiteke, duen kokapena eta zabaleragatik.  

Alberto Aceroko Orubearen erabilera zehatzari dagokionez, Udal Gobernuak baditu ideia batzuk eta datorren astelehenean, uztailak 21,  gainontzeko udal taldeekin eztabaidatuko ditu azken erabakia hartzeko.

Orubea egokitzeko lanak  laster hasiko dira. Gunea aldi baterako erabiliko dela kontuan izanik, Udalak elementu desmuntagarriak eta herriko beste gune batzuetara eraman ahal izango direnak baliatuko ditu eta lur-zorua ez da asfaltatuko

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide