Duela bi jakin zuen C.D. Laudiok hurrengo denboraldia erregional mailan jokatuko zuela, klubaren etorkizuna orain bazkideen eskuetan dago, horretarako batzar nagusia deitu dute Ostiralerako (uztailak 18).
Batzar orokorrean bazkideek azken denboraldiaren balorazio ekonomikoa egingo dute. Datorren denboraldiari begira bazkideek klubaren aurrekontu eta egitura izango dute eztabaidagai. Azkenik San Martin futbol zelaiari izena aldatzea erabakiko da, proposatutako izen berria Carmelo Ría da.
C.D. Laudioko lehenengo taldeko jokalariei dagokienez guztiek kluba utzi eta ez dute datorren denboraldian jokatuko. 11 jokalarik dagoeneko 2014-2015 denboraldian jokatzeko kluba aurkitu dute, beste 10 talde bila dabiltza eta beste bi erretiratu egingo dira. Ramón Castelo entrenatzaileak ere taldea utziko du.