Laudioko Udalak 8 pertsonentzako 6 hilabeteko kontratua eskainiko du Aiarako Koadrilak Eusko Jaurlaritzarengandik jaso berri duen diru-laguntza dela medio. 80.000 euro erabiliko dira Laudion garatuko den enplegu ekimen honetan.
Iñigo Martinez Cerrillok, funtzio publikorako zinegotziak, Laudioko Tokiko Garapen Agentziak programan parte hartuko duen pertsonen aukeraketa irailean egitea espero dela iragarri berri du. Arraño auzoko hiri altzarien egokitzapena burutuko dute aukeratutako pertsonek urritik aurrera, landa eremuko eta hiriko mantentze-lanen barruan.
Izangaiek DBEren, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak izatea edota bestelako baldintzak bete beharko dituzte.
50.000 euro Foru Aldunditik
Arabako Foru Aldundiak 300.000 euroko diru partida ebatzi berri du Kuadrillek enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko planak burutu ditzaten. Hortaz, 50.000 euro eskuratuko ditu Aiarako Enplegu mahaiak xede horrekin erabili ditzan.