Laudion dagoen Gometegui enpresako langileek 9 eguneko greba hasiko dute uztailaren 22an eta uztailaren 31n bukatuko dute. Langile batzordeak bihar oharra zabalduko du arrazoi guztiak azalduz.
Momentuz, LAB sindikatuak argitu du Gometeguiko zuzendaritzak lantegi berriak ireki nahi dituela, batzuk ingurutan -Etxebarri, Gasteiz, Laudio- eta beste bat Polonian eta, ondorioz, langileak sakabanatu.
Greba, beraz, ez da bakarrik ekoizpena urrundu nahi dutelako, baizik eta langileen lan-baldintzak ziurtatzeko. Inguruetan faktoriak irekiz gero, langileek bermatu nahi dute behargin berriek Gometeguiko hitzarmen kolektiboaren baitan sartzea.
Enpresak 108 langile dauzka eta horietako 41 geratuko lirateke Laudion, gehienek inguruetan lan egingo lukete eta 28 Poloniara joan beharko lirateke, zuzendaritzak abiatutako plana gauzatuko balitz.