Ostegunean Eusko Alkartasunak antolatutako hitzaldia egongo da Laudion. Kataluniaren erabakitzeko eskubidea izango dute izpide. Arratsaldeako 19:00retan da hitzordua Laudioko Kultur Etxeko Arraño aretoan. Hizlariak Kataluniako Asanblea Nazionaleko Euskal Herriko kordinatzailea den Fanty Ollé eta Robert Garcia i Sancho Arabako kordinatzaileak izango dira.
Kataluniako Asanblea Nazionalak modu baketsu eta demokratikoan Kataluniako independentzia lortu nahi duen erakundea da. Lurraldeko,sektoreko eta kanpoko asanbleek osatzen dute eta 51.000 baino gehiago bazkide ditu. Gaur egun Carme Forcadell da erakundeko presindetea. Guztien lanaren bitartez independentzia gero eta gertuago izatea dute helburu.
Erakunde honek Katalunian egindako bi mobilizaziorik jendetsuenak antolatu ditu, Europako jendetsuenetarikoak. Lehenengoa, 2012.urtean Bartzelonan egindako manifestazioa izan zen; “Catalunya, nou estat d´Europa”. Bestea, aldiz, pasaden urtean egin zen Diada: “Via Catalana cap a la Indepedéncia”.
EA-k Laudioko eta inguruko herritar guztiak gonbidatzen ditu erakunde honen esperientziak gertutik ezagutzeko.