Prozesu parte hartzailea aldarrikatuta, jai, kultura eta kirol programetan diru laguntzak eskatzeko baldintzak ezartzen dituzten oinarriak onartu dira. Horretarako aipatutako arloetako taldeen iritziarekin kontatu da, talde politikoekin batera, egin diren asanblada eta arloetako komisio informatiboen bidez.
Irizpideak ezartzeko, taldeek inkesta desberdinak bete zituzten. Hala, jai programetarako 99.582 euroko diru laguntza, kulturaletarako 42.200 eta kiroletarako 45.400 eurokoa ezarri da. Programa bakoitzaren barruan atal desberdinak agertzen dira, zenbatekoa zehaztuz.
Oinarriak aste honetan publikatuko dira Arabako Lurralde Historikoen Aldizkari Ofizialean. Momentu horretatik aurrera, kultura eta jai diru laguntzak eskatzeko 15 egun egongo dira. Ondoren 10 egunez luzatuko da balizko akatsak konpontzeko. Kirol ekintzetarako, ordea, hilabete bateko epea emango dute.
Prozesua horrela egitearen helburu nagusia gardentasuna dela adierazi dute udal gobernu taldetik. Izan ere, arbitrariotasunak saiheste aldera, jende guztiak diru laguntzak jasotzeko aukera izatea bilatu da. Hori izan da urteetan zehar kirol ekintzetan jarraitutako bidea. Aurten, ordea, beste arloetara ere aplikatu dute.