Musika maratoiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2014ko uzt. 14a, 09:20

Laudioko Udalak Laudioko zuzeneko saioen lehen maratoia antolatu zuen pasa den larunbatean, uztailak 12. Horren helburua ez da lehiaketa moduko ekintza antolatzea, baizik eta Laudioko musika proiektu berriak bultzatzea.

Laudioko Udalak Laudioko zuzeneko saioen lehen maratoia antolatu zuen pasa den larunbatean, uztailak 12. Horren helburua ez da lehiaketa moduko ekintza antolatzea, baizik eta Laudioko musika proiektu berriak bultzatzea.

Bertan estilo musikal eta adin guztietako kideek parte hartzeko aukera izan zuten, baldintza bakarra, taldekideren bat Laudion erroldatuta egotea, betez gero.

Horrekin guztiarekin, hasiera batean sei taldeentzako tartea ahalbidetu zen, ostiral nahiz larunbatean kontzertuak antolatzeko planteamenduarekin, baina badirudi hiru talde baino ez direla azkenean aurkeztu Hortaz, larunbatean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eman zitzaion hasiera, Laudioko plazan, talde bakoitzak 50 minutuko emanaldiaz gozatzeko denbora izanik.

Inner Destiny

Lehenengo taldea, Inner Destiny, 2008an sortutako heavy metal taldea izan genuen, duela urte batzuk hiru abestiz osatutako demoa grabatu eta beste hainbat lan berri aurkezteko irrikaz agertu direnak. Kitar solo azkar eta teknikoak, teklatuari esker jasotako ikutu sinfonikoak, eta ingelesez aritutako abeslari indartsu batekin eman zioten hasiera maratoiari.

Sin Mas

Ostean Sin Mas taldeak jo zuen, 2003 urte inguruan sortua, nahiko esperientzia gehiagoko taldekideez osatuta dago. 2004an aurkeztu zuten haien lehenengo lana eta jadanik laugarrena partekatzeko irrikaz agertu dira, nahiz eta bateria-jotzailearen azkenengo kontzertua izan, tamalez. Kitar jole bakarra izanda ez zuen indarrik faltan bota taula gainean, baxu pisutsu eta oso aktibo batekin, punk ikutu batzuekin osatutako rock gogorra jorratuz, euskeraz nahiz gazteleraz egindako abestiekin.

Azkenik, eta arratsaldea amaitzen zihoala aprobetzatuz, gaua animatzeko DJ bat itxi du kartela, Libelüla izenekoa. Gertaera oso rockeroa beraz, Laudioko lehenengoko musika maratoia, esperientziaz nahiz kalitatez beteriko talde gazte zein zaharragoz osatuta. Proposamen erakargarri baino erakargarriagoa hurrengo urterako beste hainbat talde animatzeko helburuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide