Abian da “nirekin euskaraz” kanpaina merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikietan

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2014ko uzt. 12a, 09:34

 

Iragan den martxoan plan berezi bat abiatu zen Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresa txikietan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Laudio Udalaren Euskara Arloak sustatutako ekimenaren garapenaz arduratzeko AHIZE (AEK) enpresa kontratatu zen.

 

Iragan den martxoan plan berezi bat abiatu zen Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresa txikietan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Laudio Udalaren Euskara Arloak sustatutako ekimenaren garapenaz arduratzeko AHIZE (AEK) enpresa kontratatu zen.

Martxotik hona hainbat pausu eman dira. Alde batetik, udalak zerbitzu eta laguntza batzuk eskaini die planean parte hartzea erabaki zutenei; hizkuntza aholkularitza, itzulpen eta errotulaziorako diru-laguntzak, besteak beste. Beste aldetik, planean parte hartzen duten komertzioek, onura horien trukean, euskarekiko konpromiso batzuk hartu zituzten. Egun, bezeroak establezimendu bakoitzak bereganatutako konpromiso maila kolore ezberdinetako eranskailu batez identifika dezake. Kartel bat jarri baitzen kanpoko aldean, ikusgarri.

Horretaz gain, eta bezeroekiko ahozko harremanetan ere euskara txertatze aldera, establezimenduetan doako hiztegitxo batzuk banatu ziren, apirilean zehar “euskara sari ziurra” kanpaina jarri zen abian eta euskara ikastaroa eskaini zen merkatari eta ostalariei egokitua.

Hrrengo astetik aurrera planak aurreikusten duen bigarren kanpainari ekingo zaio, “nirekin euskaraz” kanpaina, alegia.

Amets Meaza zinegotziak azaldu duenez kanpainaren helburua euskaraz hitz egiteko prest dauden eta prestutasuna agertzen duten langileak identifikatzea izango da. Establezimendu bakoitzean langileen argazkia jarriko da, kanpainaren ikurra izango den “e” bat eta “Nirekin Euskaraz” leloa atxikia dutela. Argazkian berde edo laranja kolorea agertuko da. Berdeak nirekin euskaraz idatzita izango du, laranjak, berriz, nirekin euskaraz baino astiro.

AHIZE enpresak, aurrez aurreko bisitak egin ostean , 85 establezimendu batu direla adierazi du, guztira 130 langilek parte hartuko dute.

Euskara plan honetara sartzea doakoa eta edozein unetan gauzatu daiteke, argibide zabalagorako jo Euskara Arlora.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide