Laura Ocak, Laudio atletismo klubeko korrikalariak, aurreko asteburuan Durangon jokatu zen Espainiako promesen atletismo txapelketan parte hartu zuen, 1500 metrotako kategorian.
C.A. Laudioko korrikalariak kanporaketetan bere marka pertsonala 4 minutu eta 42 segundotara jaitsi eta finalera sartzea lortu zuen. Emaitza honi esker Laura Oca Euskal selekziorako sailkatua izan da eta Donostian ospatuko den Espainiako txapelketa absolutuan parte hartzeko aukera izango du.
Laurak Euskal selekzioarekin korrika egiteko aukera izango du asteburu honetan, Alcorconen ospatuko den Espainiako txapelketan.
Laura Ocak lortutakoagatik eskerrak eman nahi dizkio lagunei, senideei, Martin Fiz entrenatzaileari eta Laudio Atletismo Klubari. Azken honek oso positibotzat jo du Laurak lortutako emaitza eta taldeak kategoria guztietan egindako lan onaren adierazle dela esan du.