"Adri pelikulak hamaika urteko neska baten lehen hilerokoa jorratzen du"

Erredakzioa 2014ko uzt. 10a, 08:17

ESTI URRESOLA (Laudio, 1984) zinemagilea da eta "Adri", bere lehenengo pelikula laburra, emango dute SOS Parkultura ekimenaren barruan bihar. Leioan eta Bartzelonan ikasi du eta Donostian ere ikus-entzunezko industrian lan egin du. Orain Bartzelonara itzuli da nahiz eta Laudion egongo den "Adri" aurkezteko.

 

 Zein da bihar aurkeztuko duzun filma?

ESTI URRESOLA (Laudio, 1984) zinemagilea da eta "Adri", bere lehenengo pelikula laburra, emango dute SOS Parkultura ekimenaren barruan bihar. Leioan eta Bartzelonan ikasi du eta Donostian ere ikus-entzunezko industrian lan egin du. Orain Bartzelonara itzuli da nahiz eta Laudion egongo den "Adri" aurkezteko.

 

 Zein da bihar aurkeztuko duzun filma?

“Adri” deitzen da eta hamaika urteko neska baten lehen hilerokoa jorratzen duen filma da. Neska igerilaria da eta txapelketa garrantzitsu baten bezperan izaten du hilerokoa lehenengo aldiz. Hori da filmak jasotzen duena.

 

Pentsatu duzu zer esango diozun jendeari “Adri” aurkezteko?

Normalean aurkeztu izan dudanean edo grabatzen genuen bitartean beti etorri izan dira neskak eta aitaren bat ere bere historia kontatu nahian.

Nik hilerokoari buruz hitz egitea nahi izan dut. Bizi garen gizartean denok esaten dugu hilerokoa ez dela tabua baina konpresen iragarkitan ikusten ditugu txorrota urdinak gorriak izan beharrean edo tanpax iragarkitan inoiz ez dugu gorri kolorerik ezer. Dena da urdina, gorria, pastela, arrosa...

Hor zerbait ezkutatzeko asmoa dago eta pelikula honekin hori landu nahi nuen.

Bidean gertatu zaidana izan da grabatzerakoan edo emanaldien ostean beti neska pilo etorri zaizkit bere lehen hilerokoa nolakoa izan zen kontatzeko. Filmarekin gogorarazi eta gero. Badago horri buruz hitz egiteko grina.

Hala ere nik ezin dut aurreikusi jendearen jarrera, agian nahiago dute komedia bat barre egiteko edo lotsa ematen die hain gauza intimoen inguruan publikoki tratatzeak.

Kontua da gehiago neska bakoitzak atzera egitea eta pentsatzea nola bizi izan duen esperientzia.

Nire ustez neska gehienok oraindik dauzkagu tabu eta aurreiritzi ugari. Ez diogu hilerokoari dagokion hitzen bitartez deitzen, goitizen pilo erabiltzen ditugu eta gehienek esanahi negatiboa dute.

Nolabait gure natura errefusatzen badugu normala da naturak berak gure aurka egitea. Nik uste dut horregatik bizi dugula hilerokoa minekin.

Norbaitek esan zidan behin harremana dagoela nola bizi duzun zure lehen hilerokoa eta bizitzan izango dituzun esperientziekin esparru horretan. Ni igerilaria nintzen, beraz putakeria izan zen niretzat: gertatutakoaz guztiz jabetu gabe berehala tanpoiak erabili behar nituen... ez zen gozoa izan.

Eta ziurrenik ikuspegi horrek eragin egin duela nire bizitzan.

Filma egin nuenerako denbora luzeko ikerketa neukan eginda; pertsonalki, ez ikus-entzunezkoari lotuta.

Zin egin dezaket nire esperientzia aldatu dela guztiz azken lau urteetan nire gorputzarekiko. Eta hori da nire esperientzia “Adri”-ri esker.

 

Lehenengo aldiz eskainiko duzu “Adri” Laudion?

Pelikula egiteko “crowfounding”-a abiatu genuen eta lagun laudioar pilok lagundu zuten eta Keska Tabernan -nire lagun gehienak elkartzen dira hor- egin genuen emanaldia.

Baina hau izango da lehen emanaldi publikoa.

Poz-pozik horregatik. Gainera Kepa Sojo nahiz eta laudioarra izan iaz ezagutu nuen eta ezagutu ginenetik hitz egin dugu ondo legokeela “Loco con ballesta” eta “Adri” elkarrekin ematea. Biok batera egin nahi genuen zineman baina agenda kontuak direla eta ezinezkoa izan da.

Eta azkenean ezer egin barik deitu zidaten dena antolatuta zegoela esanez.

 

“Adri” da zure pelikula bakarra?

Zuzendari, idazle eta ekoizle gisa bai. Beti ibili naiz ikus-entzunezkotan parte hartzen baina zuzendutako nik ez nuen idatzi, edo ekoiztutakoa ez zen nirea...

Honekin esan dezaket nire lehenengo lana del abere osotasunean.

Gainerako lanekin ere harro sentitzen naiz. Oraindik ikasten nago eta proiektu bakoitzari esker gauza ugari ikasi ditut. Agian profesionaltasunaren aldetik apalak ziren baina beti ere oso jatorrak. Bakoitzaren gogoak jarraituz.

 

Zein da zure ibilbidea ikus-entzunezko esparruan?

Nik Leioan ikasi nuen ikus-entzunezko komunikazioa. Gero Donostira joan nintzen praktikak egitera eta Ikus-entzunezkoen elkartean egon nintzen. Nire lana askoz administratiboagoa izan zen eta horrek sekulako ikuspegia eman zidan industria nola funtzionatzen duen jakiteko.

Bi urte eman nituen bertan eta gero telebista ekoizle batean, Bainet-en, egon naiz hiru urtez. Carlos Argiñanorekin, adibidez, lan egin nuen. Hor ere industriaren ikuspuntutik oso ekarpen interesgarriak izan nituen. Baina beste behin ere ekoizpen lanetan. Ez zen bereziki sortzailea lana. Bueno, sortzailea bai, arazo ugari konpondu behar nituelako, baina ez nik hautatuko esparruan.

Eta behin, bizitzan heltzen direlako horrelako uneak, pentsatu nuen: “orain edo inoiz ez” eta lana utzi nuen krisialdia hastear zegoela. Bartzelonara joan nintzen zinema eskola batean ikasteko eta zuzendaritza masterra egin nuen.

Master horretan grabatu nuen lehenengoz “Adri” praktika gisa. Ikasle guztiok aurkeztu genuen gure praktikak epaimahai bati eta epaimahaiak hautatu zituen hiru zineman egiteko eta ikastetxearen ekoizpena bilakatzeko. Eta horrela grabatu genuen “Adri” bigarren aldiz. Eta hori da bihar ikusiko duguna.

 

Etorkizunerako zein dira zure proiektuak?

Orain metraje laburreko filma dokumentala dugu martxan eta telebista eta interneterako transmedia saioa, zinemari buruzkoa. Ia bukatutako dago.

Orain hasiko da negoziazio prozesua. Baina telebistan gauzak dauden moduan eta telebista kateen erosketak daude, mugimendu asko... ez dakigu une aproposa den baina eginda dago.

Orain marketingarekin gaude. Estrategia diseinatzen gaude. Oso arlo sortzailea ere bada.

 

Biharko nola luzatuko zenioke norbaiti hitzorduaren gonbidapena?

Niri oso ekitaldi polita irudi zait. Ez nekien auzolanak egiten ari zirenik. Orain kasualitatez nago Laudion eta ikusi izan dudanean eta parketik igaro naizenean pentsatu dut oso ekintza polita dela herritarrok herria eraikitzen egotea. Baina ez bakarrik eraikitzen bakarrik gauzak margotzen daudelako, baizik eta ekintzak antolatzen direlako.

Parkea da Laudiok daukan gauza politenetarikoa eta denok eman dugu denbora pilo han eta “Adri” ematea niretzat hunkigarria da. Eskatu nezakeen egoera politena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide