Kepa Sojok “Loco con ballesta” estreinatuko du bihar SOS Parkultura Gauan

Erredakzioa 2014ko uzt. 10a, 11:01

Lau zinemagile laudioar elkartuko dira bihar Lamuza Parkean SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren ekimena babesteko.

SOS Parkultura Gauak erabilera kulturala eman nahi dio parkeari eta horretarako tokiko hainbat artistekin ekarpenak izango ditu. 21:30ean Igor Arzuagak kontzertua eskaini ez ezik, egindako bideo pare bat emango ditu.

Lau zinemagile laudioar elkartuko dira bihar Lamuza Parkean SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren ekimena babesteko.

SOS Parkultura Gauak erabilera kulturala eman nahi dio parkeari eta horretarako tokiko hainbat artistekin ekarpenak izango ditu. 21:30ean Igor Arzuagak kontzertua eskaini ez ezik, egindako bideo pare bat emango ditu.

22:30ean zinemagileen txanda helduko da. Kepa Sojo zuzendariak “Loco con ballesta” filmea estreinatuko du Laudion. Pelikula horrekin hainbat zinema jaialditan egon da emaitza arrakastatsuekin gainera; Cortogenian eta Medina del Campon sariak jaso baititu, adibidez. Karra Elejalde eta Gorka Aginagalde, besteak beste, agertzen dira “Loco con ballesta” filmean.

Bestalde, Patxi Urkijoren “Tres”, Juan Angel Lekandaren “Otsoaren hatsa” eta Esti Urresolaren “Adri” filmak emango dira eta zuzendariek aurkeztuko dituzte. Emanaldia bukatzerakoan ikusleek aukera izango dute zinemagileei nahi dituzten galderak egiteko.

Euria egingo balitz Gaztetxean egingo da

SOS Laudioko Lamuza Parkearen hasierako asmoa da Ponpeian egitea ikuskizuna, baina euria egingo balitz, Laudioko Gaztetxean izango da “SOS Parkultura Gaua”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide