Azkenengo udalbatzan EAJ taldeak 2014ko aurrekontuetan jeltzaleek egindako ekarpenen inguruko galdera luzatu dio Bilduri. EAJk jakin nahi du zein den egindako zuzenketen betetze maila eta idatziz erantzuteko eskatu dio Udal Gobernu Taldeari.
EAJk gogoratu du 2014ko aurrekontuek EAJ eta Bilduk sinatutako akordioari esker aurrera egin dutela. Akordioaren garrantzia azpimarratu dute jeltzaleek, lan estrategikoek -Maestro Elorza kalean egin beharrekoa, adibidez- oztopoak izan ez ditzaten.
Bestalde, hurrengo ekimen eta zuzenketak jaso ditu EAJk bere galderan:
- “Zumalakarregi etorbideko argiteria publikoa berriztea: energia aurrezteko eta hobeto ikusteko argiak aldatzea.
- Ugarte plaza konpontzea.
- Bideak asfaltatzea – nekazal zein herri bideak- Laudioko erdigunetik Gardea auzoraino doan bidea, esaterako, eta herrigunea asfaltatzeko eskaintzak hobetzeko aukera (Baias- Nerbioi kaleen arteko bidegurutzea).
- Erabilera publikorako eraikinen eraistearen aurretiko Alberto Aceroko lur-saila egokitzea.
- Udaletxearen alboko orubea erabiltzeko proiektuaren erredakzioa.
- Enpresa haztegi egokitzeko lanak bukatu ondoren, ekintzaileentzako bulegoen ekipamendua.”