Tubacex enpresak 14,9 milioi euroko zor-agiri jaulkipena egin du, hamabi hilabetetara ordaintzekoa. Enpresaren epe laburreko finantzaketarako ekimenak %2,55eko kupoia eskainiko du.
Hilabete baten bueltan Tubacexek burutzen duen hirugarren jaulkipena izango da. Izan ere ekaina hasieran 3 milioi sei hilabetetara eta 12 milioi hamabi hilabetetara jaulki zituen.
Azken jaulkipen horrek %2,85eko kupoia izan zuen eta enpresak finantzaketaren kostean lortutako hobekuntza azpimarratu du.

Zor-agirien jaulkipenarekin epe laburreko finantzaketa iturriak ugaldu nahi dituela adierazi du enpresak, bankuek eskainitako ohiko bideak dibertsifikatuz.
6 milioi euro dibidenduetan 2013 urtean
Uztailaren 1ean 2013 ekitaldiko mozkinen konturako bigarren dibidendu banaketa egin du Tubacexek. Akzio bakoitzeko 0,0231 euro banatu du oraingoan, azaroan banatutako konturako dibidenduaren kopuru bera.
Hortaz, 6 milioi euro banatu ditu Tubacexek 2013ko mozkinen kontura, lortutako irabazien %40a alegia.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.