Zumalakarregiko argiteria berrituko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko uzt. 6a, 12:45

Laudioko kale nagusiko argiteriak 30 urte baino gehiago du. Laudiar askok ez dute bestelako farolik ezagutu. Zumalakarregi osoko argiteria aldatzea erabaki du Udalak, Anbulatoriotik Eroskiko errotondaraino. Arrazoi nagusiak bi dira: dauden argiek dakartzaten gehiegizko kontsumoa eta gaur egungo sistema berriekin konparatuz, ematen duten argiztapen eskasa. Zumalakarregi kale komertziala izanik, Laudioko dendari eta merkatariek behin baino gehiagotan nabarmendu dute argiztapen hobe baten beharra

Jarriko den argiteria berria LED sistemakoa izango da, sistema berri honekin energia kontsumoa %50 gutxiago izatea espero da.

Gaur egun bi argi dituzte Zumalakarregiko farola gehienek, goiko aldean bat eta farolaren erdiko aldean bestea. Argiteria bikoitz honen beharra Zumalakarregin zeuden katalpa zuhaitzek ekartzen zuten neurri handi batean. Zuhaitzak hain hostotsuak izanik, espaloiaren argiztapena zailtzen zuten. Katalpa zuhaitz ugari ordezkatu dira, ordea, eta farola berri gehienek bonbila bakarra izango dute beraz.   

Hurrengo lehentasuna: Pio XII

2014ko aurrekontuetan 82.000 euroko gastua aurreikusita dago argiterian. Zumalakarregiko instalazioa egin eta gero, soberakina izatekotan, Pio XII kaleko argiteria aldatzeko erabiliko du Udalak, kale hau komertziala izanik, merkatariek bere argiztapena ere hobetzea eskatu dutelako.

Hiru enpresa desberdinei eskatuko zaie argiteriaren hornikuntzarako proposamena eta hobea dena aukeratuko du Udalak. Argien instalazioa, berriz, udal langileek egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide