"Orain arte egindako urteak gutxi dira, askoz gehiago bete nahi ditugu"

Erredakzioa 2014ko uzt. 4a, 13:51

IERA GARAIO (Laudio, 1988) Orbeko Etxeko boulderrean aritzen da eta 13. urteurrenaren ekintzen antolakuntzan ere egon da. Proiektuan parte hartzen duen jende ororen laguntzari esker egindako elkarrizketa erantzun du, eta etxearen iragana landu ezik etorkizunaren inguruan ere mintzatu dira.

13 urte bete ditu Orbeko Etxeak. Zer da orain arte egindakoa eta egingo duzuena?

IERA GARAIO (Laudio, 1988) Orbeko Etxeko boulderrean aritzen da eta 13. urteurrenaren ekintzen antolakuntzan ere parte hartu du. Orbeko Etxearen ibilbidearen inguruan mintzatu da elkarrizketan.

13 urte bete ditu Orbeko Etxeak. Zer da orain arte egindakoa eta egingo duzuena?

Orain arte etxea apaindu eta mantendu dugu. Auzoari eta etxeari bizia eman diogu. Herriari ere alternatiba desberdina eskaini diogu.

Instituzioetatik at eta autogestioan oinarritutako proiektua mantendu dugu.

 

Orain arteko ibilbidearen inguruan balorazioa egin duzue?

Gorabeherak egon dira. Balorazioa ona da baina ez gara geldituko hobetzeko. Ilusioarekin aurrera egingo dugu beti egin daitezke gauzak hobeto eta.

Orain arte egindako urteak gutxi dira, askoz gehiago bete nahi ditugu eta.

Orokorrean balorazioa positiboa da, urte onak, hobeagoak eta hobetzekoak egon dira. Eta bidean gaude oraindik. Onena heltzear dago oraindik.

Une hauetan jende berria sartu da eta hori ere oso positiboa da.

 

Azken urtean zehar Orbekon ekintza ugari egiten ari dira, zer dela eta?

13 urte daramatza etxeak eta beti egon dira ekintzak. Gehiago edo gutxiago baina beti egin dira gauzak, kontua da horren inguruan informatzea.

Azkenengo urtean, esan bezala, jende gazte tea berria gehitu da proiektura eta horrek beste bizitu du proiektua.

 

Urteurrenaz gain, astean zehar zer ekintza mota egiten dira Orbeko Etxean eta zeintzuk dira proiektuak etorkizunerako?

Jendea eskalatzera etortzen da, beste batzuk kamisetak eta serigrafiatzen dituzte, tailerrean "txapuzak" egiten dituzte, keramika...

Etorkizunan entsegu lokalak, liburutegia, sukaldea, grafiti tailerra... egongo dira.

Hala ere, astebururo zer edo zer antolatzen da: afari beganoak hilabeteko azken ostiraletan, txarlak (politikoak, sozialak...), kontzertuak, liburu aurkezpenak...

Gero, Laudioko ospakizunetan herriko beste edozein kolektiborekin parte hartzeko pozik eta prest gaude.

 

Norbaitek proiektuan parte hartu nahi izanez gero, noiz hurbildu daiteke Orbeko Etxera?

Ostegun arratsalde guztietan, abuztuan izan ezik, asanblada orokorra egiten dugu. Norbaitek parte hartu nahi baldin badu Orbeko Etxearen proiektuan etor dadila.

Aipatu behar dugu etxearen barruan dauden kolektibo desberdinek (serigrafia, grafiti, bulder, tailerra, etorkizuneko liburutegia...) haien ordutegi propioa dutela. Baina, edozein ostegunetan etor zaitezkete ordutegi horien inguruan informatzera.

 

Urteurrenaren balorazioa zein da?

Balorazio oso positiboa, bikaina.

Mota guztietako ekintzak egin ditugu eta oso ondo joan dira. Hala ere, asteburuetako ekintzak izan dira arrakastatsuenak. Jendeari oraindik kostatzen zaio Orbekora hurbiltzea. Tren geltokia eta bus geltokia alboan dugun arren!

Eskerrik asko hona hurbildu zen jendeari eta Aiaraldeak eman digun bultzadagatik eta informazioa zabaltzeagatik.

Animatu eta parte hartu Laudioko espazio autogestionatuan!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide