ELAk udaltzainen erretiroa aurreratzeko proposatu duen ekimena bultzatuko du Udalak

Laudioko Udalak udaltzainen erretiro adina 60 urtetan ezartzearen alde egingo du. Xede honekin ELA sindikatuak azken Udalbatzan, ekainaren 30ean, aurkeztutako mozioak Bildu, EAJ eta PPren aldeko boza eskuratu zituen. PSE-EE abstenitu zen eta Omniak berriz, aurkako boza eman zuen.


Hortaz, Udaleko ELAko atal sindikalak aurkeztutako mozioak Euskal Polizia Legeak Ertzaintzari zein euskal udaltzaingoari izaera berdina aitortu behar zaiola azaltzen du, 60 urterekin erretiroa hartzeko aukera Ertzaintzak soilik baitu.

Laudioko Udalak udaltzainen erretiro adina 60 urtetan ezartzearen alde egingo du. Xede honekin ELA sindikatuak azken Udalbatzan, ekainaren 30ean, aurkeztutako mozioak Bildu, EAJ eta PPren aldeko boza eskuratu zituen. PSEk eta Omniak berriz, aurkako boza eman zuten.


Hortaz, Udaleko ELAko atal sindikalak aurkeztutako mozioak Euskal Polizia Legeak Ertzaintzari zein eta euskal udaltzaingoari izaera berdina aitortura, 60 urterekin erretiroa hartzeko aukera Ertzaintzak soilik aitortuta duela azaltzen zuen.


Izan ere hiru akordio biltzen zituen mozioak. Batetik Udala bera udaltzainen erretiro adina aurreratzearen alde azaltzea. Bestetik, Udalak Eusko Jaurlaritzari  Espainiako gobernua interpela dezala eskatzea,  xede honekin legea egokitu dezan  eta, azkenik,  Eudel eta Udalbiltza udalen elkarteei ekimenean inplika daitezen eskatzea proposatzen zuen mozioak.


Bozketan Bilduko Josu Zabalak aitortza berbera merezi duten beste hainbat lanbide badela gaineratu zuen bere taldearen baiezko jarrera azaltzean. PSEk berriz, mozioaren edukiarekin bat etorrita ere, Eusko Jaurlaritza beharrean zuzenean Espainiako gobernuari zuzendu ez izana agertu zuen aurkako boza arrazoitzerakoan. Omniak azkenik bere web orrian jasotako erantzunetan oinarritu zuen ezezkoa.


55 urtetik gorako 12 udaltzain 2019rako

ELAk mozioan azaldutako datuen arabera, bost urteren bueltan Laudioko lau udaltzain 60 eta 65 adin tartean egongo dira eta beste zortzi 55 eta 59 adin tartean. 2019 urtea bitartean sortuko den egoera honi lotutako hausnarketa eskaintzen zuen mozioan sindikatu abertzaleak “aurre jubilazio honen helburua inoiz ezin da izan lanpostuen amortizazioa, eta lanpostu horrek duina, egonkorra eta kalitatezkoa behako luke izan”. “Langileen gaztetzea ere ahalbietuko luke, instituzioek langile aktiboagoak izango lituzkete eta honek, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea ekarriko luke” argudiatzen zuen mozioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide