Txakurrentzako aisialdirako guneen aldeko mozioa onartu dute

Erredakzioa 2014ko uzt. 2a, 16:50

Astelehenean egindako udalbatzan onartu zuten txakurren aisialdirako guneak sortzeko mozioa. Mozioa Omnia eta EAJ taldeek aurkeztu zuten baina Iker Castellote txakur trebatzaileak sustatu zuen. Herritarrak azaldu zuen 1995. urteko araudiak muga ugari jartzen diela txakurrei -lotuta joatea, adibidez- eta horren ondorioz txakurrak izatea gatazkatsua izan daitekeela.

Astelehenean egindako udalbatzan onartu zuten txakurren aisialdirako guneak sortzeko mozioa. Mozioa Omnia eta EAJ taldeek aurkeztu zuten baina Iker Castellote txakur trebatzaileak sustatu zuen. Herritarrak azaldu zuen 1995. urteko araudiak muga ugari jartzen diela txakurrei -lotuta joatea, adibidez- eta horren ondorioz txakurrak izatea gatazkatsua izan daitekeela.

Castelloteren ustez animaliek ariketa fisikoa egitea behar dute eta aukera hori izan ezean portaera erasokorrak izan ditzakete. Hori dela eta txakurrentzako aisialdi guneak sortzea proposatu zuen. Ez bakarrik animalien mesederako -elkar ezagutzeko eta borrokak ekiditzeko, adibidez-, baita txakurrak gogoko ez dutenek lasaiago egon daitezen. Txakurrak leku horietan bakarrik egongo lirateke aske eta.

Omnia eta EAJ taldeek Castelloteren eskaera babestu zuten eta txakurrei zein jabeei alternatiba eskaini behar zaiela berretsi zuten. PP, PSE-EE eta Bildu abstenitu ziren. PPk gogoratu zuen txakurren gorotzekin dauden arazoak eta sozialistek zein Bilduko bozeramaleak kezkak adierazi zituzten. Txaro Sarasuaren ustez ez dago lekurik auzo guztietan horrelako azpiegiturak irekitzeko. Koldo Zabalak horrelako proiektua finantzatzeko diru-sailarik ez dagoela jasota aurrekontuetan esan zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide