C.D. Laudio erregional mailara jaitsi da eta bazkideek erabakiko dute disolbatuko den

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko uzt. 3a, 10:42

C.D. Laudio erregional preferente mailara jaitsiko da urtebetez 2.B mailan egon ondoren. Ekainaren 30 zuen C.D. Laudiok hainbat jokalarirekin zituen zorrak kitatzeko azken eguna. Ordainketa ez zen burutu eta futbol talde Laudioarra automatikoki mailaz jaitsi egin da.

Urte gogorra izan da C.D. Laudiorentzat.  Hainbat jokalarik atzerapenak salatu diituztenordainketetan. Hainbat hilabetez salaketa eta negoziazio artean igaro ondoren C.D. Laudiok 200.000 euroko zorrarekin bukatu du denboraldia.

C.D. Laudio erregional preferente mailara jaitsiko da urtebetez 2.B mailan egon ondoren. Ekainaren 30a zuen C.D. Laudiok hainbat jokalarirekin zituen zorrak kitatzeko azken eguna. Ordainketa ez zen burutu eta futbol talde Laudioarra automatikoki mailaz jaitsi egin da.

Urte gogorra izan da C.D. Laudiorentzat.  Hainbat jokalarik atzerapenak salatu zituzten ordainketetan, hainbat hilabetez salaketa eta negoziazio artean pasa ondoren C.D. Laudiok 200.000 euroko zorrarekin bukatu du denboraldia. Zuzendaritzak azken momenturarte ahalegindu da kantitate hori biltzen, astelehenean bertan Atheltic-eko zuzendaritzarekin bildu ziren laguntza ekonomiko bila, baina alferrik.

Erregional mailara jaitsierarekin ez da C.D. Laudioren afera bukatu, bazkideek daukat orain azken hitza. Bazkideek erregional mailara jaitsiera onartu behar dute edo kluba desagerrarazi eta maila baxuenetik bide berri bati ekitea, zor kargarik gabe. Orain arte futbol taldeak izan duen zuzendaritza ere onartu edo hauteskundeak deitu beharko dituzte.

Klub Laudioarraren jaitsierak hirugarren mailako ateak ireki dizkio Erandiori, datorren urtean kategoria horretan jolastuko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide