Bilduk proposatutako bake-epailea hautatzeko baldintzak ez ditu onartu oposizioak

Erredakzioa 2014ko uzt. 1a, 09:09

Atzoko Laudioko Udal Osoko Bilkuran talka egin dute alderdiek modu zakarrean. Lehen gatazka bake-epailea hautatzeko baldintzen berrespenaren harira sortu da. Bilduk proposatu du 18 puntuko sistema; 10 puntu EGA edo HABE 3 titulurako, 6 puntu zuzenbide ikasketentzat eta 2 puntu zuzenbideari lotutako masterrentzat.

Atzoko Laudioko Udal Osoko Bilkuran talka egin zuten alderdiek modu zakarrean. Lehen gatazka bake-epailea hautatzeko baldintzen berrespenaren harira sortu da. Bilduk proposatu du 18 puntuko sistema; 10 puntu EGA edo HABE 3 titulurako, 6 puntu zuzenbide ikasketentzat eta 2 puntu zuzenbideari lotutako masterrentzat.

Gainerako alderdiek irizpide horien aurka azaldu dira; Omnia, PSE-EE eta PP euskarak garrantzia gehiegi duela argudiatuz eta zuzenbidearen inguruko ezagutzak pisu gehiago izan behar duela esanez. Hala ere, euskararen ezagutzaren inguruan Alvaro Ruiz, PPko zinegotziak, HABE 3 edo EGA ezinbestekotzat jo duen bitartean Omnia eta PSE-EE HABE 2 eskatu behar dela adierazi dute. Hori dela eta Omnia, PP eta PSE-EE taldeek aurka bozkatu dute eta EAJ abstenitu da.

Bilduk bere proposamena mantendu du eta euskaradunen eskubideak bermatu behar direla azaldu du, EAEko bi hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara direla gogoratuz.

Baldintzak onartzeko gehiengo absolutua beharrezkoa denez, udal gobernu taldearen proposamenak ez du aurrera egin, nahiz eta aldeko bozak kontrakoak baino gehiago izan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide